Kaleko urdangak

Kaleko Urdangak talde bergararraren kontzertua. Punk-oi! doinuekin betetako kantuak eskainiko dituzte.

2011n sortutako taldeak hiru kide zituen hasieran, Biru gitarra-jolea, Moto baxu-jolea eta Ekaitz bateria-jolea; gero, Remen abeslaria batu zen taldera. Ordutik, geratu barik ari dira, eta iaz argitaratutako Nortasuna izeneko azken diskoarekin arrakasta handia izaten ari dira. Hain zuzen, hurrengo hilabeteei begira, agenda beteta dute. Izan ere, Euskal Herrian joko dituzten emanaldiez gain, Espainian eta Frantzian ere izango dira kontzertuak eskaintzen.

Kantuetan, kritika sozial eta politikoa egiten dute, eta ereserkiz betetako disko horretan, gainera, Fermin Muguruzaren kolaborazioa ere izan zuten Biolentzia 1984 kantua argitaratzeko orduan.

948 22 28 28
Karmen kalea 34, 31001 Iruñea
herriko@herriko.eus
Aparkatzeko
PARKING SABA PLAZA DEL CASTILLO
6 minutura
2,60€/ordua - 16€ eguna
PARKING PLAZA DE TOROS
10 minutura
1,15€/ordua - 12€ eguna
IRUÑA PARKINA
10 minutura
1,15€/ordua - 12€ eguna